Azken bala mingainean, musika airean… denboraldiko akabuko Kirol Eskirol saioa duzue opari Traineruen ligaren hasiera atarian gauden honetan, KAE1 eta KAE2 ligetako euskal ontzi batzuen ordezkariak bildu zaizkigu. Andoni Tirado, Aitor Mojas eta Eritz Monasterio izan ditugu Bilbo Hiria irratiaren estudioan eta, urtero lez, denboraldi berriaren kontuak zabaldu dizkigute; Arkote, […]

Osakidetzako langileak, sindikatuak eta herritarrak bildu ziren atzo iluntzean Deustuko osasun zentroko gaueko larrialdi zerbitzuen murrizketak salatzeko. Langileen eta erabiltzaileen haserrea piztu du Osasun Sailak hartutako erabakiak. Osasun Sailak adierazi du zerbitzuaren erabilera urria delako itxiko dutela zentroa gauez. Sindikatuek, aldiz, salatu dute erabaki honen bidez Osasun Kontseilaritzak eta Osakidetzak […]

Irailean hasi zen aferak bertso dinamika bihar bukatuko da Deustuko herrikoan egingo duten Bertso bazkariarekin. Miren Amuriza, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bihar kantuan. Biharko bertso bazkariari eta Aferak dinamikari buruz hitz egiteko Mikel Aiertza gonbidatu dugu gurera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180223_AferakDeuston.mp3 Deskargatu hemen  

Deustuko gazte lokalaren aldeko plataformak Gazte Lokala babesteko 2000 sinaduratik gora aurkeztu zituen atzo arratsaldean udaletxeko eskaileratan egin zuten ekitaldian. Bilboko udalak Deustuko gazte lokalaren eraikina eraitsi nahi du bertan etxebizitzak eta aisi eremu bat egiteko. Auzotar askok ordea erabakiaren kontra azaldu dira, eta Deustuko Gazte Lokalaren aldeko plataforma sortu […]

Bukatu da arraun denboraldia. Azken txanpan Donostiara begira egon gara, olatu erraldoiak izan ziren  Kontxako banderaren bigarren txandan . Han ibili ziren emakumezko arraunlariak ere, gora eta behera. Donostiako itsaso zakarrean ‘Tomatera’ kostata aritu zen ere, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Deustuko nesken ontzia azken postuan helmugaratu bazen ere, denboraldi handia […]

Deustualdeko Prest aldizkariko 170 zenbakiaren berri eman digu Lur Mallea kazetariak. Deustu Arraun taldeko Irati Perez de Nanclaresen elkarrizketa aipatu digu. Arraunlaria da, Deustu Arraun taldekoa da Bizkaiak duen nesken ontzi bakarra, eta Irati arro dago egindako lanarekin, ` Lortu dugu arraunlari neskak hemen geratzea’.  Bi erreportaje topatu ditugu aldizkarian, […]

Ondalan erraldoien konpartsak 20 urte bete ditu, bi hamarkadako ibilbidea ospatzeko, ekainaren 4an Bizkaian inoiz izan den erraldoi bilkurarik handiena antolatu du. Bi hamarkada erraldoiak dantzan jartzen Deustualdean , Bilbon eta Euskal Herriko hainbat tokitan. Javi Ortega Ondalan konpartsako kidea izan da gurean. Guztira, Euskal Herriko 69 erraldoi elkartuko dira […]