Abuztuaren 17an Algara konpartsan Mirua taldearen berriaz gozatzeko aukera izango dugu. Zuzenenean arituko da Aste Nagusian Tolosaldeko hirukotea. Udaberrian, maiatzaren 30ean, argitaratu zuten Miruenea diskoa, kolaborazio asko jasotzen dituena. Gurekin izan dugu Mattin Zeberio taldekidea, diskoaz eta taldeaz azalpenak ematen.
Luberrik hirugarren urtez Aste Nagusitik kanpo utzi dutela salatu du. Prentsaurrekoa gaur goizean izan da Arriaga plazan eta aurten inoiz baino ozenago parte hartzeko eskubidea aldarrikatuko dutela adierazi dute. Konpartsak aurtengo jaietan prestatu duten programazio berezia aurkeztu du eta “LUBERRIK ESKUBIDEA DU. Jaiak Denontzat!” lelopean hainbat ekintza antolatu dituztela adierazi […]