HIZPIDEA: Langabezia datuen irakurketa interesatuak

Atera berriak dira langabeziari buruzko azken datuak eta Espainiako Lan Ministerioak txosten bat plazaratu du berehala, ekonomia goraka doala eta, hori dela medio, langabezia tasak behera egin duela aditzera emateko. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak, aldiz, adar jotze moduan hartu du Espainiako Gobernuaren interpretazioa, haren iritzian, zenbaki ofizialetan, guztiz etsita eta amore emanda, lana bilatzeari utzi dioten milioi bat lagun ahaztu dituelako eta Espainiako datuak ezin direlako beren horretan Europakoekin alderatu, Espainiako ekonomia askoz beheragotik datorrenez, errazagoa delako datu positiboak agertzea. Nolanahi ere, Jon Bernatek esan digunez, Espainiako ekonomiak gaur egun dituen indizeak ez dira 2.000. urteko mailara ere iristen. Elkarrizketan zehar, gure ekonomialariak argi eta garbi utzi nahi izan du datuen irakurketa interesatuek erabat gaiztotzen dituztela emaitzak eta, hauteskundeak hurbil direlarik, politikariek zenbakiak beren aldera moldatzeko joera handia izaten dutela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Munduko arrozak egunetik egunera handitzen

al. Eka 6 , 2016
Mundu osoan jaten den janaria da arroza, unibertsala. Jaki horren prestaketa da lurralde eta kulturak desberdintzen dituena. Hemengoak eta kanpotik etorritakoak elkartzeko asmoz, Munduko Arrozak jardunaldiaren 13. saioa egingo zuten  larunbatean Bilboko san frantzizko auzoan. Etorkinen hainbat talderen ekimenez, Munduko Arrozak topaketa egin zuten. Ehunka lagunek hainbat plater sukaldatu zituzten, guztiek […]

Honekin lotuak