IBAIZABAL: Brother Hawk, Inun eta El Gran Wyoming & Los Insolentes beste askoren artean Kafe Antzokian

Kafe Antzokiko programazioan ekarri digu Mikel Urbeltzek. Aste honetan hilean behin ohiko den moduan Urbeltzen dantza ganbara izango da asteazkenean. Ostegunean Inun kantariak lan berria aurkeztuko du. ‘Da nola’ izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du.Pop estiloan, hainbat euskal idazleren poemak musikatu ditu Inun-ek lan berri honetan. Aurkezpen kontzerturako musikari talde baten laguntza izango du Zornotzako bakarlariak. Rock’n’rolla, umorea eta bertsioz jositako errepetorio bizia eskainiko digute El Gran Wyoming & The Insolventes bandak. 2 ordu non besteak beste The Beatles, The Who, Frank Zappa, Rory Gallagher, Siniestro Total, Leño, Jet, Lou Reed, Los Salvajes, Radio Futura, Cornershop edota Ramones moduko taldeen abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #201

ar. Urr 18 , 2016
Aste honetan Samsung izan dugu protagonista, Note 7aren merkatuaren desagerpenaren ondorioak komentatuz eta enpresaren etorkizuna irudikatuz. Bestalde, ohi bezala, azken aldi honetan gertatutako albiste teknologiko batzuk komentatu ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. Deskargatu hemen.

Honekin lotuak