Gaurko saioan U2 taldea izan da protagonista, mundu osoan erabat arrakastatsua dena. 2006 arte 170 milioi disko saldu dituztela kalkulatzen da. Halaber, 22 Grammy sari irabazi dituzte. U2ren One kantuaren inguruko bertsioak entzun ditugu, Rolling Stone aldizkariak historiako kantuen zerrendan 26. postua eman zion 1982an grabatu zuten kantu honi. Honako bertsioak ekarri dizkigu Rafa Ruedak: Damian Rice, Mary J. Blige, Shinedown, The Calling, Johnny Cash.
Deskargatu hemen.