IBAIZABAL: Petronorreko “gertakariak”

Azkenak hilaren 8an eta 13an gertatu direnak: egun horietan sekulako kiratsa eta ke handia sortu ziren Petronorren eta horien eraginez auzokide batzuek anbulategira joan behar izan zuten. Bien bitartean lantegi erraldoi horretan ez zuten inolako alrmarik hots egin eta Petronorreko zuzendaritzak dio gertakari horietaz ez dakiela ezer: frogak anbulategian daude eta gainera argazki batzuk ere badira. Muskizeko lagunak nazkatuta daude lantegi horrekin eta espero dute orain arte jasandako “gertakariak” laster behin betiko bukatzea, Cokeren Aurkako Koordinakundeko Edorta Arostegik kontatu duenez.

Deskargatzeko klikatu HEMEN!!!.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: antzerkia eta dantza gurean

ar. Urr 19 , 2010
Bizkaitik pasa direnen eta izango direnen berri ekarri digu Agus Perez antzerki kritikariak. Bilbon, esaterako, Hortzmugaren “La espera” edo Sol Picoren dantzaldia izan dira. Eta asteburu honetatik aurrera hainbat izango dira gurean: “Fin de partida”, “El avaro”, Tantakaren “No me hagas daño” edo performance bat La Fundicionen. Bukatzeko, hilaren amaieran  […]

Honekin lotuak