Ikasturte berrian 32.000 ikasle espero dituzte, iaz bezalatsu. Datu esanguratsua da bizi dugun osasun krisia kontutan hartuta. Gaur abitu dute matrikulazio kanpaina Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak Ulibarri euskaltegian aurkeztu du aurtengo matrikulazio kanpaina, gero eta baliabide gehiago jarri nahi dituzte euskara ikastea doakotasun bidean jartzeko.  Ikasleen B2 mailara bitarteko […]

Euskara ikastea euskaldun guztion eskubidea da, baina badakigu askotan hainbat traba gainditu behar izaten direla, errealitatea den modukoa delako. Euskal presoek ere euskara ikasteko eskubidea dute eta horretan lanean dihardute hainbat euskara irakasle, euskal presoak HABEko ikasle ofizial izateko lanean ari dira. Datozen egunetan erakundeko ordezkarien berri izatea espero dute. […]

“Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira” Glotodidaktikako VI. Topaketa antolatu du UEUren Glotodidaktika sailak HABErekin elkarlanean eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Jardunaldi honen helburua euskararen biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta helduen euskalduntze alfabetatzea horren baitan kokatzea da. Topaketa azaroaren 9 eta 10ean egingo da Bilbon eta matrikula zabalik dago: www.ueu.eus. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181031_UEU_Arkaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Duela hilabete VI inkesta soziolinguistikoaren datuak jakitera eman zituen Eusko Jaularitzak. Bost urtean behin egiten dute inkesta soziolinguistikoa Euskal Herri osoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak jakinarazi zituzten. Nafarroako zenbakiak laster ematekoak dituzte eta atzeratuago ari dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; urtarrilean dira haiek ematekoak. Ikerketa mardula da inkesta […]

Uda ekainaren lehen egunean hasten da Gabriel Aresti euskaltegian, eta horrekin batera aukera mordoa udan euskara ikasteko: Barnetegiak (Bilbon eta Bakaikun), udako ikastaro trinkoak (3 eta 5 ordukoak), Ikastaro bereziak azterketak edo oposaketak prestatzeko, autoikaskuntza… Eta horiekin batera euskal mundua ezagutzeko hainbat bide: hitzaldiak, antzerkia, zinema, txangoak, jaiak… Isabel Isazelaiak […]