HIZPIDEA: Pasaiako Badia dokumentalaren crowdfunding kanpaina abiatu dute

Gaurkoan “Pasaiako Badia” dokumentalaren crowdfunding kanpaina izan dugu hizpide.  Lehenik eta behin Yuri Agirre,  eman dizkigu proiektuaren xehetasunak. Dokumentalak 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian jazotako gertaerak ditu oinarri. Lau egun lehenago poliziak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu zuen. Torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideei deitzera behartu zuten. Martxoaren 22an Pasaiako badia poliziaz inguratuta zegoen. Hanka batetik sokaz lotuta zutela seinalea egitera behartu zuten Jimeno.  Iparraldetik zetorren zodiaka harkaitzetara gerturatzean tiro zaparrada hasi zen. Joseba Merinok kontatuko zuenez, Jose Mari Izura Pelu eta Pedro Mari Isart Pelitxo lehen tiroketan hil ziren eta Rafael Delas Txapas eta Dioni Aizpuru Kurro atxilotu ondoren fusilatuta hil zituzten. Pako Etxeberria mediku forentseak 113 bala zulo zenbatu zizkien lau gorpuei. Bertsio ofizialak enfrentamendu bat izan zela zioen. Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak elkarrizketan adierazi zuen, garai hartako gertaera “gogorrena edo gogorrenetariko bat” izan zen. Miguel Castels abokatuak “Franko hil ondorengo estatu krimenik latzena” bezala ere deskribatu izan du.Dokumentala 2017ko udazkenean estreinatzeko asmoa dute. Ikus-entzunezko lana Euskal Herriko txoko guztietara nahiz nazioartera zabaltzeko asmoa dute.  Orain arte sortutako gastuen zati bati eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko abiatu dute crowdfunding kanpaina.

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Trump eta Putin gertu ala urrun

ar. Aza 15 , 2016
Gaurko hizpidea magazinean nazioartera begira jarri gara. Aste bete pasa da Donal Trump garaile atera zela eta AEBko presidente berria da. Urtarrilaren 20en sinatuko du kargua. Oraindik hainbat kontu airean daude baina dagoenek eman du bere lehen elkarrizketa “Aurrekari penalak” dituzten etorkinak kanporatu edo espetxeratuko dituela adierazia du. Buruzagi errepublikanoak […]

Honekin lotuak