Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren Egunak eta lanak dokumentala aurkeztu dute. Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren harira. Gidoia Bernardo Atxaga eta Fermin Etxegoienek idatzi dute eta Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreak izango dira kontakizuna garraiatzen laguntzen duten aktoreak. Hitzak dira protagonistak, Manuel Larramendi izan du hizpide Atxagak. Dokumentala XII.mendean abiatu eta gaur egun arte […]

Fermin Etxegoienek gidatuta, solasaldia egin dute azokako azken egunean Harkaitz Canok eta Lara Izagirrek. Sorkuntza prozesuaren eta sortzaileen jardunaz, arazoez eta nahiez aritu ziren atzoko saioan. Bi zatitan jarri ditugu, hurrenez hurren, Etxegoienen, Canoren eta Izagirreren solasaldi osteko esanak eta solasaldia bera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-Fermin-Harkaitz-Lara.mp3 Deskargatu hemen. Solasaldia entzuteko: https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-solasaldia.mp3 Deskargatu hemen.

Fermin Etxegoien bere liburu berria aurkezten ari da egunotan azokan: Eutsiko diogu? (Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunaz). Galdera bakarreko 12 elkarrizketa egin ditu, berriz kazetaritza erregistrora bueltatuta. Erein argitaletxeak krisian oinarritutako liburua elkarrizketa koralean eta beste modu batez antolatu du, banan-banan eta arlo kulturalera mugatuta. We shall overcome kantuaren euskarazko moldapena […]