Hamabostean behin Hiruka astekariarekin bat egiten dugu eta Uribe kostako albisteen berri ekartzen digu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Aste honetan Jone Uria bertsolaria elkarrizketatu dute Hirukan. Bizkaiko bertso txapelketaren hausnarketak irakur ditzakegu bertan, finalean sentitutakoaz. Getxon, Andra Mari auzoan, Ibarbengoa metro-geltokiaren ondoan, hiru solairuko aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira laster. Eztabaida sortu du honek eta atzo manifestazioa egin zuten Algortan. Aste honetako Hirukan erreportaje luzea irakur dezakegu, alde eta kontra dauden iritzia batu dituzte.
Deskargatu hemen.