Gaurko saioan musika izan da nagusi. Musika eta aniztasuna. Batetik Behotsik orkestrako lagunak gonbidatu ditugu. Bilboko Behotsik Orkestra musikari denbora eskaini gura zion pertsona talde baten nahian oinarritutako ideiatik sortu zen, baina batez ere, giro atsegin eta lasai batean egiteko gogoarekin, non ikasi eta hobetu ahal zuten, musikaz baita kideekin ere gozatuz. Orkestra sinfoniko osoa da Behotsik: soka-tresnak, haize-tresnak eta perkusioak.
Bigarren gonbidatua Yogurinha Borova izan da, gaur bertan aurkeztu du bere laugurren lana “Poliamor” deiturikoa.
Deskargatu hemen.