San Tomas azokatik zuzeneko saio berezia Bilbo Hiria irratian

Abenduaren 21ean San Tomas Azoka egingo da, Bilbo Hiria irratiak saio berezia egingo du San Nikolasetik, 12:00etatik 14:00etara zuzenean arituko gara.  Areatza eta Plaza Berriko ingurunea Euskal Herriko kaleko azoka nagusi bihurtuko da. Bertan, produktu askotariko 276 saltoki ipiniko dira eta: barazkiak, gaztak, frutak, txakolina, sagardoa, taloa, baserriko ogia, eztia, animaliak, landareak, loreak eta gure baserritarren beste produktu batzuk salgai egongo dira. Bi orduko zuzeneko saioan denetariko kontuak izango ditugu. Azokara etorritako baserritarren hitza batuko ditugu, bestetik San Tomas azokan lehen hitza euskaraz ekimena ezagutuko dugu.  Mikel Martinez aktorea ere batuko zaigu saiora. San Nikolas inguruan Bilboko konpartsek antolatutako egitaraua izango dugu hizpide. San Nikolas elizaren ingurua protagonista musika, bertsoak eta bertoko jana eta edana ez dela faltako. Baserritarren erakusleiho izaten da San Tomas azoka eta hori uhinetara ekarriko dugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zuloan liburuan AHT eta lan-esplotazioan barrena

az. Abe 20 , 2017
Urko Apaolaza Avila kazetariak Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburua aurkezteko digu. Argiak eta Manu Robles-Arangiz Institutuak elkarrekin argitaratu dute Euskal Y-ko lanen alde ilun eta ezezaguna azaleratzen duen liburua. ELA sindikatuak bildutako informazioaren haritik tiraka, eta AHTren zenbait obra-gunetara hainbat bisita eginda, urtebeteko lanaren ostean osatu du […]

Honekin lotuak