Kultur, jatorri askotako arrozak eta aldarrikapena Munduko Arrozak ekimenean

Argazkia: Ecuador Etxea

Mariaren Bihotza plaza jendez bete zen larunbatean, eguraldia lagun Munduko Arrozak ekimenaren  15garren edizio ospatu zen. Beste urte betez arroza izan zen protagonista, baina auzo bizi baten aldarri ere. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundean Munduko Arrozak ekimenaren duela 15 urte jarri zuten martxan.

Bertatik eginiko saio berezia lehenengo Patxi izan dugu gonbidatu, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako koordinakundeko kidea, ekimen hau nola sortu zen kontatu digu.

Aniztasuna da Miribilla ikastetxea definitzen duen hitza. Bertan 21 herrialdetako haurrak daude eta guraso elkarteak ekimen ugari antolatzen ditu. Elkartetik Khaira eta Maria hurbildu zaizkigu.

Gizarte bazterketaren aurka lan egiten du La posada de los Abrazos elkarteak. Elkartea 2003an sortu zen. Etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzen zituzten bi langileren ekimena izan zen. Bilboko San Frantzisko auzoan alokatutako bi etxebizitzekin hasi zen elkarte honen ibilbidea. La Posada de los Abrazos / Besarkatuz-eko Arantza izan da gurean.

Nobizi elkartea, Togo eta Euskal Herria elkartu, Nueva Ciudadania eta Sierra Maestra elkarteko Izarne, Carlos eta Aiade hurbildu izan dira gure saioan. Etorkinen hainbat elkartetako ordezkariek egiten duten lana azaltzen.

Ongi etorri errefuxiatuak elkarteko Josune izan dugu saioan. Azken urteetan egindako lanaz mintzatu da. Uztailean Mugak Zabalduz karabana antolatu dute, aurten Siziliara joango dira.

Jon Arretxe idazleak San Frantzisko auzoarekin dituen loturak kontatu dizkigu. Toure sasi-detektibearen historiak bertan kokatu ditu. Bilboko San Frantzisko auzoa, “Afrika txikia” Jonen  hitzetan.

Gurutze Gorriko gazte taldeak ere parte hartu du Munduko arrozetan, lehen urtea izan da bertan izan direla.

Amnesty International elkartea  ere izan da saioan. Giza eskubideen erakunde hori oso kezkatuta dago Errusian krimen homofoboak areagotu direlako. Futbol mundiala bertan ospatzen ari den honetan Errusian daude eskubideen urraketaren inguruko kanpaina jarri dute martxan.

Yolanda Jubeto eta Susana Andino, San Frantziskoko Galtzagorri talde feministako kideak batu zaizkigu saiora. Koloretxe proeiktua izan dugu mintzagai. Bi urte luzetan Galtzagorri emakumeen taldeak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko eragileekin batera ondutako proiektua Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxea. Etxeak badira zenbait Euskal Herrian. Ermuan, Basaurin, Ondarroan, Donostian… Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok  beharrezkoa du horrelako espazio bat.

Babestu, Bizkaiko egoitzetan diren nagusien senideen elkartetik Iraide dugu gurekin, nagusien zaintza duin baten alde lanean ari dira. Senide askorekin batera, pertsona nagusientzat arreta zuzena handitzeko eta asistentziaren zerbitzua hobetzeko borrokan ari da.

Saio osoa:

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Maskulinitate berriak

al. Eka 18 , 2018
Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa izan dugu bidelagun. Feminismoaren ekarpenak barneratzea eta egunerokoan txertatzean gizonezkoek hausnartu beharrekoa. Maskulinitatea gizon izateko  modua da. Gizon izateko modu berriak lantzenari deitzen zaio maskulinitate berriak. Gertatzen zaizkigun gauzak generoaren ondorioz izaten dira. Generoak ere baldintzatzen gaitu gure egunerokoan. Horretarako, nahitaezkotzat jo du beren pribilegioak […]

Honekin lotuak