IBAIZABAL: Marino Goñik “Córtate el pelo” dokumentala aurkeztu digu

Marino Goñik ‘Córtate el pelo’ dokumentala aurkeztu berri du, 1960ko hamarkadan Iruñean egondako mugimendu musikala bildu du dokumentalean. 88 minutuko filma zuzendu du. Xabier Unanua izan du laguntzaile  dokumentala burutzeko behar izan dituen bi urteetan. Iruñeko lehenengo musika jaialdiak, eta bertan parte hartutako taldeen testigantza batu ditu, baita momentuko egoeraren berri eman. Hamarkada hasierako giroari eta bukaerakoari erreparatzen badiozu, rockaren etorrerarekin aldaketa argia nabari da kanon moral, estetiko eta politikoetan. 60ko urteetako taldeen musikak ere badauka zerikusia politikoarekin. Garaiko zentsura, giroa eta musika ekarri digu ‘Córtate el pelo’ dokumentalean. Bilbo arten aurkeztu du dokumentala eta bertan izan gara Marino Goñirekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Damien Jurado, Daniel Darc, John Murry, Kintsukoroi

ar. Api 25 , 2017
Saio honetako bisitak: Damien Jurado, Daniel Darc frantziarra, John Murryren abesti ilun eta erakargarriak, Kintsukoroi proiektua, eta Gari eta Maldanberaren azken disko dotorea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170416musibla-011.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak