Urte berezia izan da 2017a PuntuEUS Fundazioarentzat, landutako PuntuEUS 2020 estrategia abiatzeko urtea izan baita. Estrategia horren baitan, lau erronka definitu zituzten, eta erronka horiek gauzatzeko bidean jarri dira, Josu Waliñok azaldu digunez. Domeinuaren eboluzioa baino aurreko urtean hobea izan da 2017. urtean: .EUS domeinua aurreikuspenen gainetik hazi da, batez beste, 2017an %21eko hazkundea izan du. 2020. urterako .EUS domeinua Euskal Herriko hirugarren domeinua izatea dute helburu. Euskara Ingurune Digitalean indartzeko proiektu garrantzitsuak jarri dituzte abian, LehenHitza.eus, Tori.euseta Labur.eus besteak beste.
Deskargatu hemen.