LANAREN EKONOMIA: Lana banatzeko politikak aztergai eta Euskoa tokiko moneta

Langabezia, soldata eskasak, kaleratzeak, lan partzialak, intermitenteak… Sarritan aipatzen dugu enpleguaren krisia, baina nola konpondu ahal den asmatu beharko genuke hurrengo urteetan, ezin dugu onartu gero eta kaskarragoa izango dela egoera, ez daudela irtenbiderik. Lan denbora gutxitzeko politikak dira irtenbide egokia, gaur aztertuko duguna.”34 horas, vivir, conciliar, trabajar”, Nacho Álvarez La Circular aldizkarian argitaratu du artikulua. Artikulu hau izan dugu hizpide. Ondoren Eusko tokiko monetaz jardun dugu. Bost urte bete ditu Euskoak eta dagoeneko gutxi falta zaio Europako lehen tokiko moneta izateko. Euskal Moneta Euskal Herri kontinentalean arrakasta ikaragarria izaten ari den ekimena dugu eta pozgarria iruditzen zait prozesu horrek izan duen behetik goranzko norabidea. Aiala Elorrieta izan dugu gonbidatu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Trikitilarien eta trikitizaleen topaketa Deustun

ol. Mai 18 , 2018
Larunbatean, hilak 19, trikitiarekin dantzatzeko, abesteko eta gozatzeko aukera izango da Done Petri plazan, Deustuko lehenengo Triki Jaialdian. Ibon Urrutiak eman dizkigu egunaren xehetasunak. Egun osoko egitaraua prestatu dute Herriko Tabernako lagunek Bihotz Alai eta Mikeldi dantza taldeekin eta Deustuko Jai Batzordearekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180518-trikieguna-ibonurrutia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak