Gaurko lanaren ekonomia tartean Endika Alabort ekonomilariarekin egoera aztertu dugu. Espainiako Gobernuak 200.000 milioi euroko partida iragarri du Estatuko ekonomiari eusteko; besteak beste, diru sarrerak murriztu edo lanpostuak galdu dituzten familientzako, etxegabetzeak geldituz, ur, gas eta argi-hornidura bermatuz eta ikerketaren aldeko apustua eginez. Orain arte emandako lan eskubideen urraketak aztertu ditugu. Lan osasunaren inguruko kezka larria ekarri digu Alabortek.
Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, baina, alerta egoera dela eta, Bizkaiko SOS Arrazakeria plataformak aurten ezingo du mobilizaziorik egin. Aurtengo leloak, Ez gara kriminalak, eskubide berdintasunaren alde, estatuaren mekanismoetan gertatzen ari den jarrera arrazisten instrumentalizazioari egiten dio aipamena. Hala ere, sare sozialak erabaltzera dei egin dute. Zure leihoan edota […]