Eraso sexistarik gabeko jaien alde “Ez beti da ez” kanpaina martxan

Aste Nagusirako ordu gutxi falta direla, Bilboko Udalak eraso sexistei buruzko prebentzio kanpaina aurkeztu du. Udaleko ordezkariekin batera Bilboko konpartsetako kideak eta merkatari elkarteko arduradunak izan dira. Bilbo jaietan ere eraso sexistarik gabeko hiria izan nahi du. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere egon da agerraldian, eraso sexisten aurka parte hartzeko eskatzeko eta bere konpromisoa agertzeko.Jaietan informazio puntua jarriko dute, eta 3.000 gida banatuko dituzte.Informazio puntua jaietako arratsalde guztietan egongo da zabalik Areatzan. Banatuko diren gidetan, eraso sexistak identifikatzeko gakoak, jokamolde egokiak, eta erasoen aurrean eman beharreko erantzuna azaltzen dira. Udaleko laguntzarako zerbitzuen telefonoak ere martxan egongo dira une oro. Txapak, kartelak eta txartelak ere banatu dituzte Mari Jaiaren irudiarekin: erasoak gaitzesteko eskua zabalik du, bertan irakur daiteke Ez beti da ez,  , esku txiki asko agertzen dira irudiaren ondoan, herritarrek erasoen aurka duten konpromisoa islatzeko. Itziar Urtasun Bilboko konpartsak bat egin dute agerraldian , erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute, “Nik gozatu zuk errespetatu hura zaindu “ izango da jai gunean zabalduko den mezua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko konpartsen federazioak Orain presoak dinamikarekin bat egin du

og. Abu 16 , 2018
Bilboko Aste Nagusia haste bi egun falta direla  Bilboko Konpartsak Orain presoak dinamikarekin bat egin dute. Bilboko jaiak, herri honen parte bezala ulertzen dituztenez , Konpartsak ez  dira inguratzen dituen errealitatetik kanpo bizi,  horregatik, gizarte justuago baten eraikuntzan, Orain presoak  dinamikarekin bat egin dute eta Urriaren 20an Bilboko kaleetan burutuko […]

Honekin lotuak