Bilboko Aste Nagusia haste bi egun falta direla Bilboko Konpartsak Orain presoak dinamikarekin bat egin dute. Bilboko jaiak, herri honen parte bezala ulertzen dituztenez , Konpartsak ez dira inguratzen dituen errealitatetik kanpo bizi, horregatik, gizarte justuago baten eraikuntzan, Orain presoak dinamikarekin bat egin dute eta Urriaren 20an Bilboko kaleetan burutuko den mobilizazioan parte hartzera dei egin dute. Bilboko Konpartsak bat egin dute Orain presoak dinamikak barne biltzen dituen lau aldarrikapen nagusiekin Urruntze politika bukatu, larriki gaixo dauden presoen arta bermatu, Espainiako eta Frantziako zigorrak batu eta espetxealdietan graduak aldatu. Orain Presoak dinamikako kideen ustez, lau horiek dira lehenbailehen konpondu beharreko lehentasunak.
Deskargatu hemen.