LANAREN EKONOMIA: Hurrengo krisia, gero eta hurbilago

EAEko adierazle makroekonomiakoen joerak familien konfiantzan murriztu du. Kapitalismoak bultzatzen duen ekonomia kolaboratiboa aztertu dugu. Lander Arretxeak, Argiako kazetaria, musikarien sindikatua elkarrizketatu du. Aurreikuspen makroekonomikoak gero eta ahulagoak dira, patronal eta finantza erakundeek hau baieztatu dute; eta familien konfiantza gero eta ahulagoa da; ba al dago datorren krisialdia gelditzeko aukerarik?, galdera honi erantzuten saiatu dira Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak.

Testua osorik irakurtzeko: https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia/hurrengo-krisia-gero-eta-hurbilago

Deskargatu hemen.

Asteko Sindikal agenda

  • Gaur prekarietatearen aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, Plaza Biribilean, 21:00etan @EraginBilbo
  • Astearterarte Bizkaiko etxez etxeko laguntzako langileak grebara joango dira beste behin ere euren lan baldintzen defentsan. Gaur Bizkaiko Foru Aldundi-etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute, goizeko 11etan; astelehenean Areetan elkarretaratzea egingo dute eta asteartean, giza katea egingo dute EiTBren egoitzatik Eusko Jaurlaitzak Bilbon duen egoitza arte @LABsindikatua @ugteuskadi @ELAsindikatua @LSB_USOEuskadi
  • Kontserba sektorean greba egiten ari dira, gaur azken eguna izango da @LABsindikatua @CCOOeuskadi @ugteuskadi
  • Erandioko Loramendi Nagusien Egoitzako langileek mobilizazioak egiten jarraitzen dute. Greba mugagabean daude @ELAsindikatua @LABsindikatua @ugteuskadi
  • Bilboko NH eta Barceló Nervión hoteletako gelazainak azaroaren 2tik aurrera greba mugagabean daude. @ELAsindikatua
  • @SATSE_Euskadi Osasun arreta segurua eta kalitatezkoa legez bermatzeko sinadura bilketa hasi da, guztira, 500.000 sinadura lortu behar ditu Estatu osoan Herri Ekimen Legegilea Diputatuen Kongresura heltzeko
  • Emakumeen 19. Martxa Ezkerraldean, larunbat honetan izango da. 11:30etan Errepelegatik (Portugalete) irten egingo da. Igandean, azaroak 25eko manifestazioak hiriburuetan egingo dira, “justizia patriarkala salatzeko”lelopean.
  • Bizkaibuseko langileek greba egin dute; azaroaren 26 eta 29an ere geldialdiak egingo dituzte enpresek lan hitzarmen kolektiboan negoziatu nahi ez izanez gero @ugteuskadi @ELAsindikatua
  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere bai.
  • Astelehen honetan, Bizkaiko bulego sektoreko langileek elkarretaratzea egingo dute Euskalduna Jauregiaren aurrean (Bilbo), goizeko 8:30etan, lan hitzarmen kolektiboan negoziazioa bultzatzeko asmoarekin. Ostegunean, Bilboko Plaza Biribiletik hasita (Bilbo) manifestazioa egingo dute, arratsaldeko 19:00etan. @ccootik @ESKsindikatua @CNTsindikatua @ELAsindikatua @LABsindikatua @CGT_LKN_Bizkaia
  • Gipuzkoako erresidentzietan paroak bost egunetako greba 26, 27, 28, 29, eta 30erako. Sanmarkosene nagusien egoitzan egunero elkarretaratzeak egiten ari dira, goizeko 10:30etatik 12ak arte eta arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak arte @ELAsindikatua @ESKsindikatua
  • Gizarte Ekimeneko sektorean greba deituta dago azaroaren 27-28-29-30erako @UGTirakaskuntza @ccooirakaskuntza @STEILAS_ @LABsindikatua @ELAsindikatua
  • Asteartean, #garbialdi|ko langileek Bizkaiko Foru Aldundi-etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute, goizeko 11etan @ESKsindikatua Asteartean, #garbialdi|ko langileek Bizkaiko Foru Aldundi-etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute, goizeko 11etan @ESKsindikatua
  • Pandako langileek asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte, Miribilla Eraininaren aurrean (Bilbo), goizeko 11:30etan. @LABsindikatua @CNTsindikatua
  • Azaroaren 29an @STEILAS_ sindikatuak elkarretaratzea egingo du Bilbon, Bizkaia Aretoko sarreran. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren dimisioa eskatzeko izango da, Alarde baztertzailearekin daukan harremana dela eta.
  • La Naval enpresaren itxiera dela eta abenduaren 1ean manifestazio erraldoia egingo dute Bilbon
  • Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekariek abenduaren 1ean geldialdiak egingo dituzte Donostian @bitartekariakM
  • Bilbobusen lanuzteak egiten hasiko dira abenduaren 3an, San Tomas egunean 24 ordutako grebara heldu arte.
  • Bukatzeko, gogorarazi behar dugu baita Gipuzkoako Komisaldegi eta Epaitegietako garbitzaileen greba mugagabea, egunero elkarretaratzeak egiten ari baitira @ELAsindikatua @LABsindikatua @ugteuskadi @ESKsindikatua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Iñigito Txapelpunk, gitarra eta ahotsa lagun, "Zorionak nire partez niretzako" disko berria aurkeztu digu

ol. Aza 23 , 2018
Iñigito Txapelpunk bere bizitza musikalaren alma mater-a da. 32 urte daramatza gitarrarekin, 20 urte Txapelpunk egitasmoarekin. Zorionak nire partez niretzako 9. diskoa da eta trobadore-punk arimarekin dator. Iñigito, gitarra eta ahotsa. Bilbo Hiria irratira batu zaigu eta azken lana berarekin batera entzun dugu, gitarra eta ahotsa lagun dituela ondu du […]

Honekin lotuak