LANAREN EKONOMIA: Goi mailako langileak dira ez ordaindutako lan ordu estra gehien egiten dutenak

Lan ordu estren %35 ez dira ordaintzen Nafarroan, eta %56, EAEn. Soldata aldarrikatu, kapitalismoaren osteko garaia abiatzeko. Gai hauek izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomilariek. Argia astekariko Iñigo Igartuak energia burujabetza izan du hizpide.  Goinerrek eta Oñatik energia burujabetza eraikitzen, Argiaren bidez.

Deskargatu hemen.

Sindikal agenda

 

Abenduak 14 barikua

  • Bilboko NH eta Barceló Nervión hoteletako gelazainak azaroaren 2tik greba mugagabean daude. @ELAsindikatua
  • @ELAsindikatua|k abenduaren 12tik aurrera greba deitu du Bizkaiko bulegoetako lan hitzarmenaren negoziazioa bultzatzeko asmoz
  • Gaur Abenduak 14, Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek egun osoko greba egiten ari dira; greba mugagabea egingo dute abenduaren 22tik aurrera @bitartekariakM
  • Renfe eta ADIFeko langileek greba egingo dute gaur. Abenduaren 21 eta 28an ere greba deituta dago @CCOOeuskadi @CGT
  • Correo enpresako langile bat hil da Elorrion, lan istripuan. Hori dela eta gaur elkarretaratzea egingo dute 13:00eatn, Bilboko Correos bulego nagusian, Urkixo Zumarkalea 19.

Abenduak 15 Larunbata

  • Pentsio duinen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon, arratsaldeko 17:00etan Jesusen Bihotza plazatik irtengo da.

Abenduak 17 astelehena

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
  • 17 eta 19an Bilbobusen lanuzteak egingo dituzte (4 ordu txanda bakoitzean) eta 21ean egun osoko greba @ELAsindikatua @ugteuskadi @ESKsindikatua @LABsindikatua @CCOOeuskadi @LSB_USOEuskadi
  • Pesalurreko langileek (Bizkaibus) greba egingo dute; EMBko beharginek (Bizkaibus) abenduaren 17an eta 20an ere egingo dituzte lanuzteak.
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek greban daude eta hainbat elkarretaratze egingo dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi

Abenduak 18 Asteartea

  • Adierazpen askatasunaren aldeko elkarretaratzea egingo da Bilbon, Buenos Aires kaleko Justizia Jauregian, 10:30etan. Bilboko Elizbarrutuak eta Falange Vasco Navarrak @Hontzak konpatsa auziperatu du Jesusen irudi bat konpartsan jartzeagatik
  • Bilboko El Corte Ingles aurrean Jai Egunetan Jai plataformaren elkarretatze eta prentsa agerpena egingo da, goizeko 11etan. @ESKsindikatua
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek Atotxan elkarretaratzea egingo dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi

Abenduak 19 Asteazkena

  • Pandako langileek asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte, Miribilla Eraikinaren aurrean (Bilbo), goizeko 11:30etan. @LabPanda @CNTsindikatua
  • Haurreskolak partzuergoko kudeaketa langileek greba egingo dute, elkarretaratzea egingo da Eibarren @STEILAS_@ELAsindikatua

Abenduak 20 Osteguna

  • Euskal Herriko sindikatuek prentsaurrekoa egingo dute Bilbon, presoak hurbiltzeko aldeko dinamika aurkeztuz @ESKsindikatua @ugteuskadi @LABsindikatua @ELAsindikatua @CNTsindikatua @CGT_LKN_Bizkaia @STEILAS_
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek hainbat elkarretaratze egingo dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi

Abenduak 21 Ostirala

  • Bizkaibuseko langileek 24 orduko greba egingo dute; hauek badaramate hilabete bat borrokan, bi orduetako geldialdiak eginez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: "Hitzen ahairea", Gotzon Barandiaranekin solasean

ol. Abe 14 , 2018
Gotzon Barandiaranen Hitzen  ahairea (Susa, 2018) liburuan kantagintzaren inguruko gogoetak irakur ditzakegu. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak aztertzen dira liburu honetan. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira geure erreferenteak? Zeri kantatzen diogu euskaldunok? Galdera hauek eta beste asko egin dizkiogu […]

Honekin lotuak