SOINUGELA: The Small Faces

smallBeste askotan legez, bigarren ordurako saio monografikoa prestatu digu Pedro Elias Igartuak, Soinugelaren gidariak, eta The Small Faces talde mitikoaren musika gogoratzen jardun dugu. Eta bertako kantaria izan zenez gero, Rod Stewarten disko onenetan ere galditu da apur batez. Lehen orduan era askotako musikak entzunditugu, era askotakoak eta askorenak; hauexenak, besteak beste: Serge Gainsbourg, Silvio Rodriguezen azken diskoa, Carolina Chocolate Drops, Sharon Sannon,  Rufus Wainwright, Tom Russell, Ali Farka Touré eta rembetika musika egiten duen Markos Vanvakaris greziarra.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:AHOZTAR ZELAIETA, kale gordinetik sortzen den arteaz, hip-hopa, rapa,...

og. Mai 6 , 2010
Lanetik atera eta kafetxoa hartzeko asti doiaz heldu zaigu Ahoztar. Master-Sillako lan horretan hamaika gauza ikas dezake batek, beste edozeinetan legez, zur ibili ezkero, eta hala dabil bera, bai horixe! Ikerketa-kazetari gisa betean zebilen garaiko kontu batzuk ere izan ditugu mintzagai, baina gai horri beste saio baten tajuz heltzea hobetsi […]

Honekin lotuak