PIPERPOLIS: Desordutan, txotxongilo eguna eta Miren Gaztañaga aktorea

Desordutan    Tolosako taldea gonbidatu dugu, Desordutan (argazkian). Sei kantuz osatutako lana kaleratu dute. Iñigo izan da gurekin.
Ekainaren 15tik 17ra egingo da getxon Txotxongilo egunaren seigarren edizioa. Datorren asteburuan, hiru egunez, hamaika emanaldi izango da Areetako Geltokiko plazan eta erromoko santa eugeniakoan eta baita inguruko kaleetan. Honen berri izateko Ainhoa gonbidatu dugu unima elkartekoa.
Ekainean txotx jaialdia La fundición aretoan ospatuko da eta ostiralean ekainak 15, Trashumantes taldeak “Crónica de una noche abierta” antzezlana taularatuko du. Zuzendaria eta sortzailean Pasos izan da eta taula gainean aktore bakarra Miren Gaztañaga, gaur gurean izan dena. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #88: Bigarren bizitza eta Internet Ipar Euskal Herritik

ar. Eka 12 , 2007
Saioa deskargatzeko HEMEN. Second Life asko aipatzen da aspaldion, eta guk ere bidaia egin dugu bertara, horretarako Ana Courier izan dugu laguntzaile. Bigarren bizitzari buruzko euskarazko bloga edukitzeaz gain, blogintzan aspaldian murgilduta dagoen neska da Ana. Elkarrizketa mamitsua izan da. Irratia.com Second Life horretan, lehenengo irrati euskalduna izateko, urratsak ere […]

Honekin lotuak