Arratsaldeko zazpietan piztu da festa Bilbon. Naizen elkarteko bozeramaile Bea Sever pregoilariak aniztasunaren aldeko pregoia irakurri du jaien hasieran, eta Pa…Ya! konpartsako Itsasne Nuñeze txupinerak piztu du suziria. Haur eta gazte transexualei eta euren familiei eskaini die Severrek pregoia: “Mundua aldatzen ari gara, eta denontzako mundu bat sortu behar dugu”, esan du. Mundua aldatzeko giltza heziketa izango dela zehaztu du. Era berean, pregoilariak gehitu du Aste Nagusian ez dela onartuko eraso homofoborik eta eraso matxistarik. Milaka lagun batu dira Arriaga Plazan Marijaiari ongi etorria egiteko. Guk zuzenean egindako saio berezi honetan, besteak beste, Itziar Urtasun jaietako zinegotziarekin berba egin dugu, aste honetan dituen ardurak azaldu dizkigu. Aurreko urteko pregoilaria ere guren izan da, Zorion Eguileor, eta, azaldu digunez, aurten beste modu batera biziko ditu jaiak. Bilboko Konpartsen Federazioko arduradunak izan dira gurekin, eta jaiak antolatzeko egiten duten lana azaldu digute. Txupinaren kontaketa zuzenan jarraitu dugu saio honetan.
Deskargatu hemen.