Lan-pentsio-bizitza duina euskaratik eta euskaraz

Urtarrilaren 30erako Greba Orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Euskal sindikatuekin eta eragile sozial ugarirekin bat eginez, Bilbo Hiria irratiko kideok gure atxikimendua adierazi nahi dugu.

Euskararen normalizazioa bizitza esparru guztietara eraman nahia ardatz izanik,  bestelako eredu sozio-produktiboa eraikitzea, bizitza erdigunean jartzea, zaintzari eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna ematea, aberastasunaren birbanaketa eta eskubideen unibertsaltasuna… gure eguneroko kezka ere badira, eta urtarrilaren 30ean bereziki aldarrikatuko ditugu.

Horrez gain, gure pentsio sistema publikoaren aldeko apustua egiten dugu, pentsio duinak bermatzeko modurik egokiena delakoan. Halaber, lan-harremanetarako eredu propioa aldarrikatu nahi dugu, inongo kanpo esku-hartzerik gabe. Beraz, egun horretan, irratikideok greban izango diren mobilizazioetan parte hartuko dugu, ez dugu irrati saiorik egingo eta ez dugu webgunean ezer argitaratuko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: The Fugs, Xabi Aburruzaga, Bassekou Kouyate, Mose Allison, Lou Ann Barton

ol. Urt 31 , 2020
Gaurko urrezko kantuaren bila NYko aspaldiko talde batengana jo dugu. The Fugs (the fucks -en eufemismoa) Ed Sanders eta Tuli Kupferberg olerkariek sortutako taldea izan zen. Musikariak The Holy Modal Rounders taldetik etorri ziren. 1964an sortu ziren eta bi urte geroago gailurrera igo ziren beren bigarren diskoarekin. Euren kantuek abanguardia […]

Honekin lotuak