11 Ispilu: Eight Miles High (The Byrds) #bertsioak

1

Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak The Byrd taldea izan du hizpide. The Byrds Estatu Batuetako 60. hamarkadako musika talde bat izan zen, rock psikodelikoaren eta country rockaren aitzindaria. 1964ean Los Angelesen sortuak, partaide aldaketa anitz izan zituen urteetan zehar. Garai labur batean (1965 – 1966) The Beatles, The Beach Boys eta The Rolling Stones bezalako garaikideen antzeko arrakasta baino lortu ez zuten arren, gaur egun ere kritikari askok 60. hamarkadako talde eraginkorrenetakotzat hartzen dituzte. Beraien abestirik famatuenen artean ondokoak aipa daitezke: Bob Dylanen “Mr. Tambourine Man” eta “My Back Pages”, Pete Seegerren “Turn! Turn! Turn!” eta Carole Kingen “Goin’ Back”. Beraiek idatzitakoen artean, “I’ll Feel a Whole Lot Better”, “Eight Miles High” eta “So You Want to Be a Rock ‘n’ Roll Star” dira ezagunenetako batzuk. Gaur entzun ditugun bertsioak Husker Du, Robyn Hitchcok, The Kennedys, Steve Hunter eta Roxy Music.

Deskargatu hemen.

One thought on “11 Ispilu: Eight Miles High (The Byrds) #bertsioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Generoa eta osasuna

og. Abu 6 , 2020
Gaurko saioan Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoak batu zaizkigu, Xarlingo Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean egiten dugun saioa da. Gaurkoan genero desberdintasuna osasungintzan aztertu ditugu. Emakumeak eta gizonak modu desberdinean gaixotzen gara? Desberdintasun horiek, hala bada, arrazoi biologikoengatik dira edo agian gizartearen eraginez ere bada?Osasunarengan eragina duten elementuak […]

Honekin lotuak