Badirudi Txipi, Goroldio eta Kiskurri asko gustatu zaiela irratia, eta berriro ere sartu dira! Gero eta trebeagoak dira inork konturatu gabe sartzen, zelako iratxo bihurriak! Badirudi gaur oso pozik daudela aurreko egunean ikusitako zerbaitengatik… Hiaen ustez, zuetako askok ere ikusi zenuten haiek gauza bera, zer izango oye da? Prestatu belarriak […]
Eguna: 2026-05-08
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260508_agenda_ebaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Aurtengo urtarrilean zendu zen Bob Weir (San Francisco, 1947), 78 urte zituela. The Grateful Dead talde mitikoaren gitarra jotzaile erritmikoa izan zen Weir, baita abeslaria eta kantugilea ere. 1963an Jerry Garcia ezagutu zuen, Palo Alto hirian, 16 urte besterik ez zituela. The Grateful Dead taldea osatu zuten, ondoren, eta bertan […]
ARGIA aldizkariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azaleko gaia izan dugu hizpide: administrazioko hizkuntza eskakizunen inguruan piztu den eztabaidari buruzko erreportaje sakona. Gaia pil-pilean dago une honetan; PSE eztabaida mahaitik kanpo geratu da, eta EAJren zein EH Bilduren proposamenen arteko aldeak aztertu ditu Onintza Irureta lankideak. Bestalde, Denon Bizitzak Erdigunean […]
Astelehenean Zirika gunean Hedoi Etxartek Izen baten promesa lana aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan. Ez-fikziozko lana da , aita hil ondoren sortutako galderetatik abiatu dena. Aita nor izan zen gaztetan? Zer utzi zion semeari? Eta nola berridazten da iragana, hutsuneak eta testigantzak tartean? Horiek guztiak jaso ditu Hedoik: doluaren barruko ahotsa, […]
Zientziaren bihotzera egingo dugu salto, izan ere, Bilboko Areatzatik zuzenean ari gara. Datozen egunetan jakin-minaren, esperimentazioaren eta etorkizunaren plaza nagusia bilakatuko da Areatza. Hemen bertan abiatu baita Elhuyar Zientzia Azoka 2026, Gaurtik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko den topaketa handia.Lau egunez, 60 ikastetxetako 660 gaztek aurkeztuko dituzte ikasturtean landutako proiektuak, guztira […]
