Ikasleen osasun emozionala Argia astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, azaleko gaiarekin hasi eta barrura joaz. Ikasleen osasun emozionalak gero eta garrantzi handiagoa du gaur egun eskoletan: antolaketan, irakasleen lanean eta hezkuntza-komunitate osoan. Bestalde, Miel Anjel Elustondok Jose Mari Rekarte elkarrizketatu du, Arabako ikastolen sorreran funtsezko rola izan zuen gizona. 82 urte ditu Rekartek. Bukatzeko kultur apunte bat ekarri digu, asteburuan, berriz, zinema aretoetara iritsiko da Karmele filma; eta horren harira, Asier Altuna zuzendariarekin hitz egin dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EHU-Palestina deialdia egin du Palestinarekiko elkartasuna adierazteko

ol. Urr 10 , 2025
EHU-Palestina sareak prentsaurrekoa eman du unibertsitateko errektoretzarekin izan dituzten eztabaiden eta aurreikusitako ekintzen berri emateko. Taldeak positibotzat jo du errektoreak irailaren 17an egindako adierazpena, eta ziurtatu du bere ustez “aurrerapauso argi bat” suposatzen duela.Era berean, «Palestinako genozidioari erantzutea errektoretzaren lehentasunen artean dagoela jakitea poztekoa» dela gehitu dute eta 2023ko azarotik […]

Honekin lotuak