Saio honetan aspaldiko disko batzuk astinduko ditugu, hala nola Gravenhurst taldearen Black Holes in the Sand eta Beck artistaren Guero albuma. Honetaz gainera, MICE proiektua ekarri dugu beste behin ere, Miren Narbaizaren proiektu honetatik kantu pare bat atera ditugu eta honekin lotuta Joseba B. Lenoir-en azken diskotik beste kantu pare bat. Azken urte hauetan Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir lankidetza interesgarria jorratzen ari dira. Disko berriak ere ekarri ditugu: Courtney Barnett-en azkena Tell Me How You Really Feel, eta Natalie Prass-en The Future and the Past. Ondo izan!
Deskargatu hemen.