Bakaikuko barnetegitik saio berezia entzungai

30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Denetariko saioak landu dituzte eta jarraian entzuteko aukera duzue.

Lehenengo taldeak ipuina ekarri digu, amodiozko istorioa kontatu digute. Barre egiteko tartea ere izan dugu, izan ere txiste sorta kontatu digute.

Naiara, Elene eta Mariak musika saioa egin dute. ETS taldearen Iñigo elkarrizketatu dute.

Bidaia saioa egin dute Amaia, Lucia, Idoia , Nahikari eta Anek. Londres, Roma, Donostia…

Lagun ospetsuak ere topatu ditugu Bakaikun, horietako ospetsu bati egindako elkarrizketa ekarri digute.

Kirol atalean, saskibaloia, eskubaloia eta futboleko azken emaitzak errepasatu ditugu.

Zientzia saioan energia berriztagarrien inguruan mintzatu zaizkigu, eguzki plaken inguruko proiektua azaldu digute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: 2019-2020 ikasturteak izan dituen unerik aipagarrienak

og. Uzt 16 , 2020
Heldu da uztailaren erdialdea, eta COVID 19ak baldintzatutako ikastaroari errepasoa egiteko mementoa. 2019-2020 ikasturteak izan dituen unerik aipagarrienak ekarri ditugu gaurko saioan. Joan zaizkigunak akorduan izan ditugu: Aintzane Buruaga bertsozale nekaezina, Jon Lopategi “Baltza” bizkaitar txapeldun eta irakasle-maisu handia eta Jon Barberena bertsolari-poeta; eta urteko zitarik handienak bueltan ekarri: Nafarroako […]

Honekin lotuak