Eguberrietako oporretatik bueltatu gara eta aspaldian kezkatzen gaituen gai bat aukeratu dugu urte berria hasteko. Transfeminismoa, hitzak berak adierazten duen bezala, transbertsala izan behar da, eta zapalkuntza guztiak artikulatu egin behar dira. Euskal Herrian euskaldunok bizi dugun zapalkuntzetako bat da ezin garela euskaraz bizi eta ulertzen dugu hori ere mugimendu transfeministaren ardatza izan behar dela.
Badakigu, ordea, gizartearen eremu batzuei euskarara hurbiltzea eskatzea, gaur-gaurkoz dauzkagun egoera eta baliabideekin oso zaila dela; eta hor du euskalgintzak erronka handietako bat. Gaiak ertz asko dituenez, ez gara bakarrik egon eta gurekin izan ditugu Bilboko Zirika! Herri guneko Idoia Ugalde eta La Sinsorgako Andrea Momoitio, haien esperientziaz aritzeko. Onintza Legorburu ere izan dugu gurekin honetaz guztiaz hausnartzeko.
Deskargatu hemen.

