Hemezortzi urteko gazte legazpiarra da ODIK. Pasa den urtean “Arnastu” eta “Tximak” izeneko singelak kaleratu zituen. Aurten, 2020 urteari amaiera emateko, “Lotsaz gainezka” bere hirugarren kantua kaleratu du, lotsak alde batera utzi eta dance musikaren erritmora gorputzak mugitzera animatzen gaituen abesti martxosoa.
Hona hemen Bilbo Hiria Irratian egin diogun elkarrizketa.
Lehenengo taldea Haim da, Los Angeleseko hirukote honek Women in Music Part III izeneko diskoa kaleratu dute duela gutxi, bertan emakumeek musika industrian dauzkaten zailtasunak salatzen dituzte, besteak beste. Azken urte hauetan ez dira gelditu, eta azken disko honetan distiratsu agertzen dira hiru ahizpa hauek. Ahizpa hirukote batetik anaia bikote […]