LANAREN EKONOMIA: Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta, San Fermin jai eredua eta Mercedez enpresako egoera

Denboraldiko azken saioa Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, Eki Etxebarriak aste honetako deialdien errepasoa egin digu. Lehenengo gaia gaur bertan izandako mobilizazioa izan dugu hizpide, izan ere Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak mobilizazioa egin du Eusko Jaurlaritzaren aurrean DSBEren proiektua salatzeko. Manu Martinezek ekarri dizkigu zehetasunak. Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasun Inkestak honela dio: pobrezia arriskuan dauden 100 pertsonatik prestazio sistemak 30 pertsona pobreziatik kanpo uzten ditu, 37 pertsona babesatu bai, baina ez die uzten pobreziatik ateratzen, eta geratzen den %33 soilik ateratzen da pobrezia egoeratik. Beraz, sistema ez da nahikoa, eta nabarmen hobetu beharra dago. Ondorioztatu dute, egungo pobrezia egoera kronifikatu eta jasangarri egiten duen eredua baino, benetako eztabaida beharrezkoa dela modu duinean bizitzeko babes sistema eraikitzeko. Diru sarrerak bermatzeko sistemaren eztabaida marko orokor horren baitan kokatu behar da. San Ferminen atarian Iruñetik Nerea Fillat aurtengo jaien inguruko hausnarketak ekarri dizkigu, gero eta espazio gutxiago herri ekimenetarako eta jaien ereduko eztabaida egin beharraz hitz egin digu. Ondoren Jon Bernat Zubirik jai ereduen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Bukatzeko Argia astekariaren atalean Mercedez enpresan egindako greben inguruan mintza da Zigor Olabarria.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Kuartz taldearen musika

az. Uzt 6 , 2022
Bi musikarik osatzen dute Kuartz taldea. Ibes Mongabure(gitarra eta ahots nagusia) eta Oihan Delavigne baterian eta ahotsak. 2016an sortu zuten taldea, bi disko argitaratu dituzte eta azken hilabetetan zuzenean aurkezten dabiltza. , Kuartz taldearen bigarrena lanak 10 kantu bildu dituzte. Ibes batu zaigu saiora. https://bilbohiria.com/docs2/2022/piperpolis/220705_piper_kuartz.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak