Isabel Isazelaia G. Aresti euskaltegiko kudeatzailea izan dugu gurekin. Ekainean bertan hasiko den uda sasoirako aukera berri eta ugariak aipatu dizkigu beti eta euskararen mundu magikoan murgildurik ahalik eta gehien goza dezagun. Berrikuntzen aldetik astebeteko Bilbo zein Bakaikuko barnetegiak edota familientzakoak aipatu dizkigu; halaber Euskaltegiak bere ohiko jardueran izango dituen Kultur Ekarpenak edo Udaberriko Jaia ere ate joka daudela gogoratu digu.
Next Post
IBAIZABAL: Nafarroako berriak
ol. Mai 20 , 2011
Gaurkoan hiru berri ekarri dizkigu Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak. Hasteko Hauteskundeen kanpainaren azken egunean Nafarroan aurreikusi daitezkeen emaitzak aipatu ditu. Jarraitzeko, aste honetan Nafarroako Kutxak egindako operazioa izan du hizpide. Bukatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoko hauteskundeetan LAB garaile atera dela esan digu Mikelek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Honekin lotuak
-
2019/05/27
Badator eszena berritzaileen ACT jaialdia
-
2023/09/25
BAD jaialdia Urriaren 12an abiatuko da
-
2023/05/25
Esklabotza Europan hizpide Argia astekarian
-
2014/04/10
IBAIZABAL: datuak.net
