Takoi altuek osasunari ekartzen dizkioten kalteak zerrendatu behar al ditut? Galdera hau planteatu du gaurkoan Oir Gorosabel fifioterapeutak. Informazioa oso erraz aurki dezakezue, eta, gainera, oso gauza xelebrea ikusiko duzue: denok, osagileak zein erabiltzaileak, takoiek osasunari ekartzen dizkioten kalteei buruz ados gaude. Zeharo. Horri buruzko informazioa eta ebidentzia ugari dago, eta erabateko adostasuna dagoen arren… emakumeek takoiak erabiltzen jarraitzen dute.
“Ez gure izenean, transbibollomarikak Palestinarekin” manifestuak 100 atxikimendu baino gehiago izan ditu Euskal Herriko LGTBI komunitatearen, norbanakoen eta eragileen artean. LGTBI komunitateak genozidioa salatzetik haratago joan nahi du egoera honetan jarrera aktiboa hartuz. Horregatik, Israeli boikota eta asteburu honetan Euskal Herrian Palestinako herriari elkartasuna adierazteko egingo diren mobilizazioetara LGTBI banderarekin […]