Euskal ekofake bat izan daitekeena topatu zuela esan digu Josuk, 2024ko maiatzean Juan Martin Elexpuruk BERRIAn argitaratutako artikuluaren harira. Euskal negazionismoaren giroan jada kokatutako iritzien artean (txertoen aurkakoak, Veleiako aztarnategiko ustezko euskarazko ostraken egiazkotasuna defendatzen dutenak eta beste) bada, egon, beste hainbat lekutan bezala, klima aldaketa antropikoa edo gizakiak eragindakoa dela zalantzan jartzen duenik. Beroketa gizakiok eragindakoa ez dela edo, are, berotzea bera ez dela egia barneratzearen arriskuak dakar, noski, beragatik ez arduratzea.
Deskargatu hemen.

