HAUXE GURE LURRA: burges nahiak “premium” burgerra jan behar

Abelzaintzaz jardun du gaurkoan Josuk, abelzaintza industrialaz eta tradizionalaz, abereei tratu txarrak… Behin egin genuen txuletari buruzko saioa, eta gaurkoan “txiroen txuleta” den hanburgesari buruz. Langileen gutizia zen oso noizean behin, txuleta bat jatea. Abelzaintzari buruz maiz mintzatu gara, abelzaintza industriala eta eskala handikoa, tokikoa eta txikikoa, haren ondorio ekologikoez eta alternatibez. McDonalds eta gainerako kateek ezarritako marka eredu korporatiboak ertz asko ditu, elikaduraren (kalitate txarreko) homogeneizazioa, globalizazioa, langileen esplotazioa, erreferentzia eta inplikazio kulturalak… Errematerako, azkenaldion etorri da ustezko “kalitatezko” burger gourmet, smash, premium eta abarren goraipamena. Handinahikeria bultzatzearen marketing mekanismo indartsuen poderioz, lehen munduko langile masa klase ertainekoa dela sinistera heldu den bezala, iritsi gara zaborra jatera, pentsatuz premium zaborra jaten ari garela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskararen eskubideen alde elkarretaratzea Udalean

az. Api 9 , 2025
LAB eta ELA sindikatuek elkarretaratzea egin dute “Bilboko Udalean euskararen aurkako erasorik ez” lelopean. Bertan, Udalak hainbat lanpostuen hizkuntza eskakizuna kentzeko daukan asmoaren aurrean haien kontrakotasuna erakutsi dute. Argi adierazi dute erabaki horrek ondorioak ekarriko dituela Bilboko herritarren eta langileen euskubideetan; eta, ondorioz, zerbitzu publikoa eta Bilboko herritarrak izango direla […]

Honekin lotuak