‘Lur’ Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberiok sortutako soinu-mundua

Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberiok Lur deituriko lana argitaratu dute. Disko honetan, Maddik bere Lurraz hitz egiten digu. Baina gure lurraz hitz egiten dugunean, ezinbestean, lurgabeak sartzen dira tartean, eta saihestezina da Palestinaz ere hitz egitea. Musikalki, Maddi Oihenarten disko berezienetako bat da hau. Kantu bakoitzak bere soinu-mundu propioa osatzen du; sinplea dirudien arren, aldi berean konplexua da, gizakiaren sakonera begiratzen duena. Txikian, disko handi bat; konposizio eta moldaketa harrigarriak, pausatuak baina beti kantuaren alde, Juantxo Zeberiok sortuak. Juantxo eta Maddi irratian izan dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #284: Deb Never, Ella Red, Friska Viljor, Tatxers, Arima, Geese, Portugal. The Man, Soft Kill

ar. Mar 10 , 2026
Deb Never artistak bedroom pop, alt-pop eta rock kutsu ilunak nahasten ditu, ahots intimista eta gitarra giro ilunekin. Arcade bere lehen disko luzea da, eta aurrerapen gisa “Blue” eta “Arcade” abestiak kaleratu ditu, besteak beste. Hauetan harreman hautsi baten zauria eta isolamendu sentimendua intimitate osoz kontatzen ditu. Diskoa etxean grabatutako […]

Honekin lotuak