Ohi duen bezala, Musibla irratsaioaren gidari den Txuma Murugarrenek bertoko eta kanpoko musikaren aukera oparoa dakarkigu orain ere. Saio honetan Markos Untzetaren Zenbat euri azken diskoaren aurrerapen bat entzuteko aukera daukazu, eta Euskal Herriko bakarlariekin jarraituta, Rafa Ruedak (argazkian) kaleratu berri duen Saredun eskua ere entzungai daukazu. Atzerrira begira, FIB izeneko jaialdian egongo diren zenbait talderen musika izan dugu gurean. Ondoko hauek, besteak beste: Babyshambles, Pete Dohertyren proiektu paraleloa; Franz Ferdinand Eskoziako banda arrakastatsua; eta Antony & The Johnsons. Deskargatzeko, klikatu HEMEN.
