Hiruhilekoa bukatzear dagoela egin ohi dute Ikasleen Jaia Gabriel Aresti euskaltegian. Aurten, aldiz, berrikuntzak sartu dituzte eta aldez aurretik bi lehiaketa izango dira: martxan dagoen Kontakizun laburrena, eta Antiojugilearena. Hilaren 27an, poteoa, afaria, DJak, sariak eta sorpresak izango dira kafe Antzokian, euskaltegiko dinamika taldeko Jon Renteriak kontatu digunez.
Asteburuari izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurkoarekin hasi da Mikel Urbeltz: San Patrizio egunekoa hain zuzen. Bihar, besteak beste, Kiko Veneno eta Martin Buscaglia izango dira, ostegunean Carvin Jones, ostiralean Horn of Rhino, larunbatean Miguel Campello eta igandean Fintroll. Datorren astean denetarik, antzerkia, bertsoak, kantak, jaia, kontzertuak… Informazio gehiago kafeantzokia.com webgunean. […]