Vicent Partal kazeari katalan ezaguna izan da gurean, Kafe Antzokian Martxelo Otamendik, BERRIA egunkariko zuzendariak eginiko galderei erantzunez eman duen hitzaldiaren harira. Independentziarako bidean Kataluniako herriak orain arte egindakoak eta aurrerantzean egiteko urratsak hartu ditu hizpide. Halaber, Kataluniako estatu berriak, lehengo estatuen aldean, izango lituzkeen berezitasunak ere azpimarratu ditu.
Boluetan hain zuzen, pasa den asteburuan. Berri horrekin hasi du Alba Fatuartek gaurko kolaborazioa, beste gai batzuk jorratu aurretik: Udal enpresen Kontseiluak, Kirol zuzendaritza eta emakumeen partehartzea edo Kukutzaren aurkako azken epaiketa esaterako. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150917albafatuarte.mp3 Deskargatu hemen