Duela 12 urte egin zen Euskal Kazetaritzaren Nazioarteko I. Kongresuari jarraibidea eman nahi zaio. Euskarazko Komunikazioaren esparruan diharduten eragile eta protagonista ugari bilduko da biltzar honetan hiru egunez, urriaren 20an eta 21ean eta 22an. Egitarau zabala atondu da: lehen bi egunetan, Leioan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean bilduko dira hizlariak, entzuleak eta parte hartzaileak oro har. Biltzarraren azken eguna goizeko saioetara mugatuko da, eta Bilbon egingo dira, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Helburu argia du biltzarrak, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena egitea eta etorkizuneko ildoak aztertzea.
Informazioa gehiago digitaro.eus
Deskargatu hemen.