Da lar, da gehiegikeria, da dena nahi izatea, da hiperestimulazio soziala, kulturala, jakin behar dena amaitutakoan kudeatzen. Gurutzea eta antsiolitikoak, da dena behar izatea. Da saio honi ekiteko aitzakia ere. Eremuz Kanpo 5X06. Lar.
Lar, gehiegi, edo ingurutan esan ohi den larregi, gehiegiegi litzatekeena, superlatiboa birritan markatuz, soberakoa izanik hitzaren esanahia bera bikain adierazten duena.
Lar-ek ez du ezer ez-ekin errimatzen, baina behar luke. Hainbeste zaindu nahi izan esaldi bakoitza, plano bakoitza, une bakoitza, hainbeste hitzmoloi, hainbeste kantutzar sartu nahia, azkenean deusetarako ez, deus esateko ez, arnasarik ez hartzeko batere.
Saioa jaisteko, sakatu HEMEN
Tracklista: