BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xenpelar

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen mundura, gaurkoa bezalako egun batez, Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar bertsolaria, 1835eko urtarrilaren 13an. XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat jotzen da Xenpelar, eta bere bertso jarriak denboran gorde eta hedatu dira euskaldun belaunaldiotan, horietako asko famatuak dira, kantu ezagunak bihurtuta. Bertsoekin batera, bertsoetarako doinu ugari asmatu zituen (Ia guriak egin du, Pasaiako herritik, Iparragirre abila dela…). Nafarreri edo baztanga gaitzak hartuta zendu zen 1869. urtean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #278: Jurgi Ekiza, Pantomime Horses, Argazki bat Behelainoan, Big Thief, Gailu, Car Seat Headrest, Wet Leg

ar. Urt 13 , 2026
Gaurko saioan intimitate elektrikoa, rock ilun hipnotikoa eta indie-pop ausarta tartekatuko ditugu, disko bakoitzak bere mundu propioan murgilduz. Lehenengo, Jurgi Ekizaren Argitzala izango dugu. Willis Drummond-etik ezagun dugun ahotsak bakarkako bigarren lan honetan ilunetik argira egiten du jauzi, kantu lasai baina indartsuen bidez, gitarra biluztuak eta testu existentzialagoak lehen lerrora […]

Honekin lotuak