BEHIALAKO EGUN BATEZ: Txomin Agirre jaio zen

Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Ondarroan (1864ko maiatzaren 4an) Txomin Agirre Badiola euskal idazle eta apaiza. Askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea izan zen Agirre. Bere lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira. Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita Mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen. Apaiz moduan Zumaian aritu eta bertan bizi izan zen 1920an hil zen arte. Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi zuen; garaiko euskararen inguruko hainbat tirabirek, hala nola bizkaierazale eta gipuzkerazaleen artekoak, hizkuntzari kalte besterik egiten ez zioten ustekoa zen, eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen. Eusko Ikaskuntzako kide eta, bertan sortutako Euskaltzaindiako kide ere izan zen Txomin Agirre.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mikel Telleriak “Oroit Lou Reed” lana aurkeztuko du BIlbon

al. Mai 4 , 2026
Mikel Telleria, oraingoan bere azken lana aurkezteko: “Oroit Lou Reed”. 2025aren hasieran argitaratutako disko honetan, Idiazabalgo kantautoreak omenaldi berezia egin dio Lou Reed-i, rockaren historian funtsezko figura izan den artistari. Baina Telleriak ez du ohiko bertsio-diskoa egin; aitzitik, euskaraz sortutako hamar abesti originalen bidez, New Yorkeko kronikagilearen unibertsoa berrinterpretatu du, […]

Honekin lotuak