Margolaria dokumentala aurkeztu digu Oier Aranzabalek

“Margolaria” dokumentala aurkeztu digu Oier Aranzabalek. Mikel Urdangarin bakarlariaren atzetik ibili da Oier Aranzabal, bi urtez jarraitu du sortzailea, dokumentalean sortzearen inguruan dabiltza. Mikel Urdangarinek eramango gaitu hara eta hona baina ez da Mikel Urdangarinen dokumentala. Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko  dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan  beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren  emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan  barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza- prozesua ere berez baita bidaia.

Deskargatu hemen.

https://vimeo.com/

286449322

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: The Grace of Dionysus taldearen Katharsis lana ezagutu dugu

az. Ira 19 , 2018
 The Grace of Dionysus 2009 urte erdialdera jaiotzen da talde bezala Zumaian. Entsegu batzuen ondoren taldea pixkana forma hartzen hasten da. 2011ean gauza ondo doala ikusirik, beraien lehen abestiekin auto ekoiztutako maketa bat grabatzea erabakitzen dute. Orain Katharsis izeneko lehen albuma kaleratu dute. Grabaketa eta nahasketak Eñaut Gaztañagak burutu ditu […]

Honekin lotuak