Badator eszena berritzaileen ACT jaialdia

Maiatzaren 29tik ekainaren 1era arte garatuko da aurtengo ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia. Aurtengoa XVI. edizioa izango da eta, arriskua ardatz hartuta, 22 lan eszeniko eskainiko ditu ohiko agertokietan: Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia, Bizkaiko Antzerki Ikastegia eta aurrenekoz, Bagatzako Zirkodromoan. Olatz Gorrotxategik ekarri dizkigu ACT jaialdiaren xehetasunak. ACT, Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdiaren XVI. edizioak, malabareak, dantza, zuzeneko musika, txotxongiloak, performancea, zirkoa edota antzerkia eramango ditu oholtzara, beti ere proposamen eszeniko garaikideak eta berritzaileak erakusteko asmoz. Aurten 800 lan aurkeztu dira beraz aukeraketa saila izan dute. ACT, Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdiaren XVI.edizioak proposatzen duen programazioa kontsultatzeko, klik egin hemen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Dirty Old Town (Ewan MacColl) #bertsioak

al. Mai 27 , 2019
Gaurko bertsioa saioan Ewan MacColl kantariaren Dirty Old Town kantua hautatu du Rafa Ruedak. Ewan MacColl, jaiotzez izenez James Henry Miller ingeles folk abeslari, kantautore, komunista, sindikalista, antzerkigile eta antzezlan ekoizlea izan zen. Kirsty MacColl abeslari eta kantautorearen aita izan zen. Mundu anglosaxoian aski ospetsua den Dirty Old Town abestiaren […]

Honekin lotuak