Lanaren ekonomia saioan hiru gai izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Saioa haste igandeko hauteskundeen ondorengo ezkerreko politika ekonomikoak aztertu ditu Jon Berbat Zubirik. Memoria ariketa ekarri du Endika Alabort Amundarainek Ezaguna da 1936ko uztailaren 18an ezarritako erregimen soziopolitikoak genozidioa eragin zuela Espainiako Erresuman; hala ere badago hari luze bat gaur eguneko erregimena eta Frankismoa lotzen dituena: ondasun publiko eta pribatuen arpilatzeak. Egindako inkautazio sistematikoa azalduko dugu, gaur eguneko aberastasun askoren oinarria dena; diktaduratik onuratu ziren enpresa batzuk zerrendatuko dugu eta inkautazioen itzulera nolakoa izan den azalduko dugu. Saioa bukatzeko Amaia Lekunberri kazetaria batu da, Gipuzkoako zahar etxeetako langileen grebaren nondik norakoak ekarri dizkigu.
Deskargatu hemen.