Gaur aurkeztu dute “6 balore, 6 kolore, Bilbo milakolore” egitasmoa. Yogurinha Borova Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean eginiko ekimena da. “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa Bilboko 8 eragileekin batera egin dute. Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu dituzte, ostadarraren 6 kolore eta 6 balore azaleratuz eta aldarrikatuz modu ikusgarri, koloretsu eta alaian. Orotara 7 bideoklip osatu dituzte eta zazpigarrenak, “Maitasunaren ostadarra”-k, proiektuaren kolore eta balore guztiak jaso ditu. Azken honetan Eneko Axpek, “Maisha” musikariak, hartu du parte.
Deskargatu hemen.