‘Ombuaren itzala’ filma bultzatzeko bertso saioa Kafe Antzokian

‘Ombuaren itzala’ filma egiteko auzolanean diru bilketa egiten dabiltza. Pello Mari Otaño zizurkildar bertsolariaren inguruko filma egin nahi dute.  Patxi Bisquert aktorea da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta bi urte barru zine aretoetan estreinatzeko moduan izatea espero du. Datorren asteartean Bilboko Kafe Antzokian Bertso jaialdia izango da proiektuaren berri emateko eta auzolanean filma bultzatzeko. Pello Mari Otañoren figura bilduko du “Ombuaren itzala” filmak. 1857an jaio zen, Zizurkilgo Errekalde baserrian. Bere bizitzako azken bi hamarkada izango ditu oinarri filmak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Nafarroako Bertsolari txapelketaren finalerdiak aztertu ditugu

og. Aza 25 , 2021
Potto, hankaluze eta errima progresiboaren lurraldean, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finalerdiak aztertu ditugu, finalista izango den Eneko Fernandez lesakarraren prosa bizia eta Altsasu , Berriozar eta Leitza herrietako kantu hautatuak (aukeraketa diktatorialean), Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Finalaren zain… https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211124_potto_270.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak